Leitzaran Turismo Aktibo Zentroa aisialdi eta kirol ekintzetara zuzenduta dago. Edonori dago zuzendua, familientzat ikasleentzat, lagun taldeentzat... aukera paregabea, naturaz inguratuta gainera.
Otietan (Andoain) kokatua, Sorginen zubiaren ondoan (Puente de las brujas) eta Plazaolako Bide Berdearen hasieran dago, bertan elementu bereziak dituelarik: Uraren Interpretazio Zentroa, Bizikleten Zentroa eta Arrantza Eskola.
Gainera aparkaleku publikoa, aisiagunea, mahaiak erreka ondoan, komunak, aldagelak, aterpedun egongela, edariak eta terraza zerbitzua... ditu.
Bailarako bizikleta eta senderimo bide hoberenak hasten diren toki estrategiko hontatik, esperientzia osasuntsu eta zirraragarriak bizitzera gonbidatzen zaitugu. Naturaz inguratutako toki berezian: Leitzaran errekaren biotopoan.
Anima zaitez!
Zure zai egongo gara
ORRI-OINA
Leitzaran Bisitarien Etxea
Posta Kutxa 38
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel.: 943 300 929 - info@leitzaran.org
Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''