Leitzaran Bisitarien Etxea

  • hasiera
  • Uraren Interpretazio Zentroa
  • Ibilbideak

URAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Ibilbideak

Bisitarien Etxetik abiatuta, zenbait ibilbide egin ditzakezu Leitzaran bailaran barna. Hauek gomendatzen dizkizugu. Hirurak balizatuta daude, eta informazio-panelak dituzte.

Aukeratu gehien gustatzen zaizuna:

Leitzaran ibaiaren ikuspegia, ur-bazterretik

"Berdea" deritzon ibilbidea("Uraren arrasean") 30 minututan egiten da, . Ez du inolako zailtasunik. Helburua: Bisitarien Etxeko inguruak ezagutzea eta Plazaolako Naturbidera gerturatzea.

Trena, leihotik begira jende asko duela

Ibilbide "horia" -"Ura eta Trentxiki- 90 minututan egiten da, eta ez du inolako zailtasunik. Joateko, ibaiaren ondoko bidexka batetik pasatzen da; etortzeko, Plazaolako Naturbidetik.

Leitzaran haraneko paisaiaren ikuspegia

Gorria "Jauzi handia" ibilbide ikusgarria da. Bailara eta 500 eta 1.000 eskaileren kanaletan barrena eramaten du bisitaria. Ibilbide zirkularra da. Zailtasun-maila: ertaina (500 harmailako eskailera igo behar da): Iraupena: 150 bat minutu.


ORRIALDEKO MENU OSAGARRIA

Leitzaran Bisitarien Etxea
Leitzaran Bisitarien Etxea

ORRI-OINA

Leitzaran Bisitarien Etxea

Posta Kutxa 38

Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tel.: 943 300 929 - leitzaranbisitarienetxea@leitzaran.org

Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''