Leitzaran Bisitarien Etxea

  • hasiera
  • Uraren Interpretazio Zentroa
  • Aurkezpena

URAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Aurkezpena

Uraren Interpretazio Zentroa Leitzaran Bisitarien Etxearen barruan dago. Hor daude ikusgai Leitzaran ibaiko Biotopo Babestua eta bailara, URAren ikuspegitik begiratuta betiere.

Interior del Centro de interpretaci�n

Gune honetako bisita aisialdiko jarduera da, bisitari-mota orori zuzendua. Bisita, beraz, ekintza jostagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa da; horren bidez Leitzaran ibaiaren bailarako natura eta kultura-balioak in situ azaldu nahi ditugu, bisitariei ingurunea zaindu eta maitatzeko gogoa piztuz.

URAren Interpretazio Zentroak hainbat baliabide (ikus-entzunezkoak, informatikoak, erakusketak...) jartzen ditu bisitarien eskura, bailararen nortasuna modu atseginean, labur eta zehatz erakusteko. Bisitariek ez dute inoren laguntzarik behar erakusketa ikusteko.

Informazio-panel elkarreragileak
Informazio-panel elkarreragileak
Ikus-entzunezko, informatikako eta erakusketarako baliabideak.
Ikus-entzunezko, informatikako eta erakusketarako baliabideak.

 

Prezioak

  • Zentroko sarreraren prezioa: 1 €
  • Doan 14 urte baino txikiagoek: heldu batek lagunduta

 

Ekainaren 15etik irailaren 15era eta Aste Santuko 14 eguneko ordutegia

  • Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandeak eta jaiegunak, 10:00etatik 14:00etara.

 

Irailaren 16etik ekainaren 14era

  • Larunbatak eta zubiak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandeak eta jaiegunak, 10:00etatik 14:00etara.

ORRIALDEKO MENU OSAGARRIA

Leitzaran Bisitarien Etxea
Leitzaran Bisitarien Etxea

ORRI-OINA

Leitzaran Bisitarien Etxea

Posta Kutxa 38

Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tel.: 943 300 929 - leitzaranbisitarienetxea@leitzaran.org

Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''