BALDINTZA OROKORRAK
ADINA: Ikastaro guztiak 8 urtetik gorakoentzat dira.
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: Parte-hartzaile kopurua hezitzailearen baliagarritasun eta zentroko lekuaren arabera aldatu daiteke.
URAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ETA SENDERISMOKO IBILBIDE INTERPRETATZAILEA: Ikastaro guztietarako prezioan sartzen da Uraren Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera. Arrantza Eskolaren ondoan dago zentroa.
OSTATUA: Ikastaro batzuetan, ostatua aparte alokatzeko aukera ematen da. Galdetu zer aukera dituzun. Saiatuko gara zure nahiak betetzen.
OTORDUAK: Ikastaro batzuen prezioan bidaia-poltsa bat sartzen da. Horren ordez otordua jatetxe batean egin nahi baduzu, esaiguzu.
ERRESERBA: Arrantza Eskolako jarduerak eta pakete turistikoak aurrez erreserbatu behar dira. Telefonoz edo gure web orriaren bidez egin daiteke erreserba. Gure langileek baieztatuko dizute erreserba.
ORDAINKETA: Erreserba egitean ordaindu behar dira ikastaroak. Bezeroak ordainketa-agiria bidali behar du Bisitarien Etxera, fax bidez.
LAGUNTZAILEENTZAKO PROGRAMA: Esaguzu zein diren laguntzaileen lehentasunak, haientzako moduko jarduera-programa presta dezagun.